Understanding organizational innovation from its practice

Those who follow this blog, my academic activity or my messages in other social media accounts will probably be aware of my interest on organizational innovation. It is already three years that I decided to focus my PhD dissertation on this topic and, far away from getting bored with it, I confess that the more I work on it, the more relevant and challenging it gets. Moreover, it is encouraging to realize that organizational innovation is not only an increasingly relevant issue for my academic fulfillment, but also for the competitiveness of our territory and its organizations.

In June 2012 I perceived the first hints of the interest and attention this issue is arising when I presented my first academic paper at XXIII ISPIM Conference in Barcelona (more about it here).  Three months later, I saw it clear when European Commission invited me to debate in an Inno Grips workshop on a new report that they were promoting bout “Organisational and marketing innovation in a competitive context: opportunities and barriers to growth” (final report just published here). The message they are trying to spread all over Europe is also clean and clear: it is time to open our competitiveness policies to non-technological innovation; promoting product and process innovation is not enough, we also need to develop organizational and marketing innovation to reach sustainable competitiveness.

But why is organizational innovation so relevant? Because it is considered an important source of competitive advantage of firms, it helps knowledge development in companies and it enables other forms of innovation (Damanpour et al., 1989; Greenan, 2003; Armbruster et al., 2006; Som et al., 2012). Actually, there is nothing new in what we are saying and Schumpeter already defended it over 50 years ago (as I have explained before here). But why is it NOW increasingly relevant? What is more, what do we mean with “organizational innovation” when we bring this concept back to research and policy agendas? These are for me the key questions to answer before turning this issue into a new “fashionable-concept” with no meaning nor value.

Focused on this interest, I have advanced on my own research setting its preliminary results down in black and white and compiling them in a new paper called “Understanding organizational innovation from its practice”. Last 21st February I had the pleasure to present it at “Organizational Innovation” workshop organized by Universidad Politécnica de Valencia. Sharing research interests, opinions, ideas and feedbacks with people like Michael Mol, José Luis Hervas-Oliver (great host!), Carlos Martín Ríos, Fabrice Galia, Carlos Devece, Francesca Sempere Ripoll and many other researchers whose name I could not memorize was a great learning experience for me. I understood that my Grounded Theory approach to the topic is considered valuable to deepen into organizational innovation knowledge, and that the case I am studying shows big potential to be exploded, but I still need to develop further the first results. That it why it’s work-in-progress yet!

Now I will be glad to continue with this sharing and learning experience at this blog, so I have uploaded the abstract (below) and the slideshow (here) of my presentation in Valencia and I invite you to ask, comment and discuss on it.

Organizational innovation is currently studied an important source of competitive advantage both for firms and for territories. This relevance is related to the widening of the innovation concept, which is not anymore limited to technology. However, organizational innovation concept is still considered ambiguous and even Oslo Manual recognizes that its referential definition is still exploratory. Besides, innovation processes are no longer understood as lineal and predictive but complex and variable, so the analysis of organizational innovation becomes methodologically challenging. Consequently, new studies and adapted methods are required to acquire deeper knowledge about organizational innovation practice and its consequences for competitiveness.

This research is precisely intended to reach thorough understanding about how an organizational innovation process is developed and interpreted in practice; and to generate new theoretical insights about it for further future research.

Grounded theory is proposed as a suitable methodology for this inductive, longitudinal, field-based case study research. Preliminary results have helped reaching new theoretical insights about the suitability of Oslo Manual’s definition with practice and about the application of innovation generation and adoption process perspective to the study of organizational innovation. Work is still in-progress to consolidate first results, to guarantee their confirmability and to facilitate their transfer.

Ni neu

2013. Zorte txarreko zenbakia duen urtea askorentzat, ilusioz betetako urtea neretzat. Aldaketen urtea bezela hartu dut nik hau, eta ez zaizkit arrazoiak falta. Izatez, apostu berriak egiten eta, nolabait, arriskuak hartzen hasi baitut urtea. Eta ilusioz, ilusioa aldaketak bizitzeko jarrera moduan.

Arlo profesionalari dagokionez, aurten nere Tesi Doktoralari bultzada bat ematearen alde egin dut apostu. Jakina da ordea Tesi lana ez dela soldata bat jasotzeko balio duen horietakoa, eta nik hutsune hori betetzeko aukera ikusi dut Deustuko Komunikazio Graduan eskaini dizkidaten lan berriak nere ikerketarekin uztartuz.

Irakasle lana geroz eta gustorago egiten dut, lankide apartak ditut (eskerrik asko irakurtzen dagoen lagun horri!), lantzen ditudan irakasgaiak benetan interesgarriak dira (Organizational Communication, Management, Plan de Marketing, Gradu amaierako lanak…), ikasle talde txiki eta partehartzeaileak ditut, eta Tesirako denbora uzten dit oraingoz, nor kexatu leike?

amtesak, ilusioa, utzi eta zabaldu
atxryan / Foter.com / CC BY-NC-SA

Egia da ere Tesi eta Deustoko apostu hauek arriskuak hartzera eraman nautela ere (ba al da beste modurik apostu egiteko?). Horrela, Orkestrako ikerketa lana eten beharrean ikusi naiz, arlo desberdin asko batera jorratu nahia ez baita lehentasunak argi izatearekin uztartzen. Ez zait erreza egin erabaki hau hartzea, bertako lanak berak duen balioa kontutan hartuz bereziki. Baina zorionez “gero arte” batekin agurtu dut Orkestrako lan talde bikain hori, asko ikasi dudanaren satisfakzioarekin eta, berriz ere, beldurraren itzala ilusioarekin argituz.

Tesiari eman nahi diodan bultzadak badu bere ibilbidea, egindakoa eta egiteko dagoena. Bi urte eta erdi daramatzat jada gai honetan lanean eta geroz eta argiago dut non dagoen nere ikerketaren funtsa. Antolaketa berrikuntzan asko sakondu dut, teorikoki bai, baina euskal enpresekin lanean gehiago, Ennerarekin bereziki. Bruselasen ere izan nintzen InnoGripsek gonbidatuta Europar Batasunean antolaketa berrikuntza inguruan zer lantzen ari diren eztabaidatzen. Ordurako nere kabuz nahikoa sumatu ez banuen, are garbiago gelditu zitzaidan berrikuntza ez teknologikoak gure lehiakortasun irakunkorrean duen garrantziaz. Horregatik beragatik argi daukat lan itzela dugula oraindik egiteke gaia ondo ulertu eta zabaldu ahal izateko.

Merkatuarekiko orientazioa da Tesiaren bigarren lan ildoa, eta hor ere bada zer garatu. Marketing Science Institute-k gai honek antolaketa metodoekin duen harremanaz ikertzeko deia egin du (MSI research priorities 2012-2014), eta marketing tradizionaletik zertxobait aldenduz gaiari ibilbide berriak irekitzen saiatzen ari naiz orain. Poliki poliki, baina aurrera.

Ikerketa metodoan ere badut nere erronka propia, ikerketa guztiz kualitatibo bat egitea erabaki baitut. Suedian banengo, adibidez, hau ez litzake erronka bat, baina Euskal Herrian enpresa edo ekonomia arloan oraindik bai. Grounded Theory metodoan ari naiz oinarritzen, Lisa Peñaloza bezelako ikerlari bikaina lagun hartuta, antolaketa berrikuntza eta merkatuarekiko orientazioaren inguruan enpresen praktiketatik ateratako ondorio teoriko berriak proposatu eta azaltzeko asmoan. Bartzelonan antolatutako XXIII ISPIM konferentzian izan nuen aukera metodo honen aplikazioari buruz jarduteko, eta benetan baliogarria izan zitzaidan esperientzia bertatik jasotako balorazioekin Tesia garatzen jarraitzeko.

black on white
Sr. Fernandez / Foter.com / CC BY-NC-ND

Datorren urte honetan gai haueri buruz jarduteko asmoa dut blog honetan. Hala ere, hainbeste aldaketek blog honi buruz ere zer pentsatua eman didate. Urte bete bada ireki nuenetik eta lehentasun berriei erantzuteko aldaketxako batzuk egin dizkiot orain. Itxura kontuez gain, izen aldaketa da nabarmenena. www.marialarraza.com. Ni neu eta nere bloga. Ni neu erdian, aldatuz doazen gaiak inguruan, irizpide argiak lehentasunen arabera indarrak neurtzen jakiteko eta hutsuneak bide eta ilusio berrieri lekua uzteko.

Nola asmatu blogerako izen bat azkar aldatzen doazen ideia eta lan joerak laburtzeko? Ni neu naiz aldatzen ez dena, oinarria, erdian dagoena. Horixe bera da gehien mantendu nahi dudana eta horren gainean nahi ditut blog honen ateak ireki, orain lehenetsita dauden gaiak zabaldu eta beste batzuk ere sar daitezen!

Ongietorri nere blogera.

Ongietorri 2013. Aldaketen urtea. Ilusioz hartutako urtea. Zabaldu dadila.

Berrikuntza teknologiaz haratago

Honako hau 2012ko abenduaren 2an Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua da.

Unibertsitateko ikasleekin ariketa erraz bat egin nuen duela gutxi. Berrikuntza hitza entzutean, zein beste ideia bururatzen zaizkizue lehen instant batean?”. Berehala ekin zioten jarioari: “Aldaketa, teknologia, Iphone5, etorkizuna, azkar, I+G…”. Minutu batean beste hainbeste hitz bildu genituen, denak ildo beretik, hain zuzen ere, berrikuntzaren ikuspuntu murritza erakusten duen ildotik.

Azken hamarkadetan euskal enpresek adibide apartak utzi dizkigute berrikuntzak mundu mailan lehiatzean duen berebiziko garrantzia gertutik ulertu ahal izateko. Lan honetan industria izan dugu eragile, eta ikerketa eta garapena bidelagun. Horregatik ohitu gara berrikuntza teknologiaren ikuspuntutik ulertzera, eta arrazoiarekin gainera.

Dena den, garai berriak iritsi dira, eta gure inguruko ezegonkortasuna larritzen doan neurrian, berrikuntza teknologikoa soilik motz gelditzen hasi zaigu lehiakortasunerako bidean. Bada ba garaia berrikuntzaren esanahia zabaltzen hasteko, besteak beste, erronka berriei erantzun aproposak bilatzeko asmoz. Ez da moda berri bat, ezta nere burugogorkeri bat ere; lehiakortasun iraunkorra berma diezagukenaren oinarria da. Horixe azaltzen saiatuko naiz hurrengo lerroetan.

Lehenik eta behin, berrikuntza hitzaren beraren esanahia argitzea komeni da, bereziki, hainbeste erabilita, esanahi lausoan gelditzeko arriskuan baitago. Berrikuntzaren inguruan lanean ari garenok berrikuntza produktu, prozesu, marketing edo antolaketa metodo berri baten ezartzea dela ulertzen dugu.

Euskal enpresetan orain arte lehen bi arloetan jarri dugu arreta gehien, hau da, produktu eta prozesu berrikuntzan. Horri esker, kostu baxuetan oinarrituz hil arte lehiatu ordez, merkatuan desberdintzeko gaitasuna duten produktu eta zerbitzuekin irten gara mundura, eta barne prozesuetatik hasita, kalitate eta eraginkortasun maila altuak izan ditugu helburu. Gauzak horrela, lehiakortasunerako gure bidea zein den argi izanik ere, orain erronka handia bihurtu da berrikuntzarako aurrekontuak behar moduan handitzea, eta baita mantentze hutsa ere. Nola egin aurrera lehia garrazten doan heinean baliabideak murrizten direla ikusita? Berrikuntza eredu berri bat behar dugu.

antolaketa berrikuntza, pertsonak, langilean, 21st century employees

Flickr – opensourceway

Maiz defendatu ohi dut aurreko mendean diseinatu eta landutako berrikuntza ereduak eta hura sustatzeko tresnak zaharkitzen hasiak zaizkigula. Kontuz! Ez dut esan nahi orain arte egindako lan itzela alboan utzi behar dugunik, baizik eta berrikuntzari jarraipena eta bultzada sendoa eman nahi badiogu, I+G eta dirulaguntza zuzenaz haratago joan behar dugula. Hauxe da nere proposamena: har dezagun antolaketa berrikuntza bidelagun.

Gaiak berria dirudien arren, ikerketa mordoa bildu dira jada produktu eta prozesu berrikuntza batetik eta antolaketa berrikuntza, bestetik, osagarriak direla erakusten digutenak. Adibide bat. Frogatutzat eman da erakunde batek, antolaketa berrikuntza garatuz, bere langileek berrikuntza prozesuetan duten partehartzea handitzen duenean, aukera gehiago dituela merkaturatu dituen produktu ala zerbitzu berriak arrakastatsuak izateko.

Adibidea bera ikusiz, berrikuntzaren ikuspuntua asko zabaltzea dela dirudi baina, zeri deitzen diogu ba antolaketa berrikuntza? Izatez, erakunde baten barne praktika edo jardunbideetan, lan antolakuntzan edo kanpo harremanetan antolatzeko metodo berri bat ezartzea da. Hemen erantzuna!

Definizioak berak lagun gaitzake ulertzen antolaketa berrikuntzaren garrantzia ez dela soilik berrikuntza teknologikoa garatzen laguntzeari mugatzen. Jakina da jada antolaketa berrikuntza erakundeentzat lagungarria izan daitekela behar dituzten gaitasun eta ezagutzak eskuratu, garatu eta ustiatzeko orduan. Azken finean, ezagutza da gaur egungo urrea, eta gutariko bakoitza gara urre horren ustiapenaren nagusi. Orduan, nola sor eta kudea dezakete erakundeek jakintza, bere inguruan lan egiten duten pertsonak kontutan hartu gabe? Jakintzaren gizartean lehiakor izan nahi badugu, pentsa dezagun zer-nolako antolaketa metodoak behar ditugun pertsona bakoitzak bere gaitasun eta ezagutzak taldean ustiatu nahi eta ahal izateko.

Azkenik,  jakintzaren garapena eta berrikuntza teknologikoa sustatzeaz gain, antolaketa berrikuntzak badu berezko balioa. Izan ere, erakunde batek bere eguneroko ekintzak, lan banaketak, erabakitze prozesuak edo kanpo harremanak antolatzeko metodo berri bat erabiltzen duenean, abantaila lehiakor baten aurrean aurkitu daiteke. Metodo hori bere lehiakidearengandik desberdina bada, bakarra izateraino, aukera du merkatuaren aldaketen aurrean gainontzekoak baino malguago, eraginkorrago, azkarrago ala berritzaileago izateko. Horri deitzen diogu abantaila lehiakorra, eta iraunkorra izatea denez helburu, ez al da akaso zailagoa pertsonen harremanetan oinarritutako abantaila bat kopiatzea, produktu bat kopiatzea baino? Saiatu gaitezke denok ping-pong mahaiak jartzen gure bulegoetan, baina ez dut uste Google-en antolaketa metodoa kopiatzera errez iritsiko garenik.

Ez da gai erraza. Inork ez digu esan, behar dugun tamainako eredu aldaketan, ezer erraza izango denik. Galdera asko sortzen zaizkit niri ere antolaketa berrikuntza sustatzeko moduan pentsatzean, baina hara hor non bidai labur batean ikasi dudan hau ez dela nere buruhaustea soilik. Europar Batzordeko Enpresa eta Industriarako Zuzendaritza Orokorrak gonbidatuta, Bruselasen izan nintzen orain bi hilabete lurralde desberdinetako beste hogei adituekin antolaketa berrikuntzaren inguruan eztabaidatzen. Ondorio argi bat atera dugu, behintzat: lehiakortasunerako berrikuntza eredu garatuago baten beharrean gaude, eta eredu hori sendotzea merkaturatze eta antolaketa berrikuntza indartzetik hasten da. Galdera asko gelditzen dira airean, bai Euskal Herrian bai Bruselasen, baina oinarriak sendoak dira, eta aurrekontu murrizketaz haratago, etorkizunerako eredu berriei buruzko eztabaidetara iritsi bagara, bide onetik goazenaren seinale.

Developing grounded theory on organizational innovation

Last 17-20th June I attended my first academic conference: “XXIII ISPIM Conference. Action for innovation: innovating from experience” (Barcelona). I presented a paper focused on the innovation related aspects of my thesis (organizational innovation on Basque industrial SMBs) and on the method I am applying (Grounded Theory).

It was a huge challenge for me to share my research with other innovation academics and practitioners, but once finished, I really understood what enjoying this experience means. Thanks to all the attendees and colleagues that showed me your interest on my work and gave me (and are still giving me) such interesting suggestions!! It really is the way to learn and keep on working in this long journey called “thesis”.

In order to continue with this sharing and learning, I hereby show you the presentation I used and a brief description of the topic, based on the paper’s abstract. Please feel free to ask any question that may arise while reading, and remember that the research is still in progress, so I’ll be pleased to receive any feedback or suggestions too!!

Organizational innovation is currently becoming increasingly relevant for business competitiveness, but the body of research that deals with it is still rather limited. In fact, its “official” recognition as an innovation type by Oslo Manual only goes back to 2005. Still today, however, its analysis is considered methodologically challenging. Assuming that organizational innovation tends to be highly firm-specific, research methods should account for such contextuality in order to profound the understanding of how an organizational innovation process is initiated, developed and evaluated. Therefore, grounded theory is proposed as a suitable methodology to reach thorough understanding of organizational innovation processes, and the progress of its application on a first case study is also presented. Preliminary results have helped identifying the new organizational methods applied and the type of change process developed in the company studied.

ISPIM 2012 – Developing grounded theory on organizational innovation

 

Berrikuntza bai, baina merkatuari begira

Honako hau da gaur Berria egunkariak argitaratu didan iritzi artikulua. Bertan, euskal enpresek berrikuntza teknologikoaz haratago joateko premiaz hitz egiten dut, merkatuarekiko orientazioan oinarrituz eta barne antolakuntzan berrikuntza garatzearen bidea irekiz. Irudian klikatuz eta handituz artikulua zabalean irakutzeko aukera duzute, eta orri honen bukaeran bertan bururatzen zaizkizuen iruzkinak ongietorriak izango dira ere, gaiak ematen du eta eztabaidarako parada. Euskeraz ulertzen ez duzutenentzat, eskuragarri duzute itzulpena hemen erderaz / castellano.

Berrikuntza bai, baina meraktuari begira